Beasainen bizi, ikasi edo lan egiten baduzu, autoa Hoop Carpool-ekin partekatzeagatik soilik, #GoazenElkarrekin erronkan partaide izan zaitezke. Bi lagunentzako hoteleko egonaldia irabaz dezakezu!
Aukera hau galduko duzu?
Beasainen bizi, ikasi edo lan egiten baduzu, autoa Hoop Carpool-ekin partekatzeagatik soilik, #GoazenElkarrekin erronkan partaide izan zaitezke. Bi lagunentzako hoteleko egonaldia irabaz dezakezu!
Aukera hau galduko duzu?
#ParteCar komunitateko kide izateko, Hoop Carpool app-ean erregistratzean idatzi honako kodea: BEASAIN22N.
Eta kitto! Oso erraza da.
#ParteCar komunitateko kide izateko, Hoop Carpool app-ean erregistratzean idatzi honako kodea: BEASAIN22N.
Eta kitto! Oso erraza da.
Ya estamos viendo resultados.
¡No te quedes atrás!
Consulta el ranking de usuarios para ver en qué puesto te encuentras.
Hemen topa ditzakezu #GOAZENELKARREKIN erronkaren xehetasunak.
#GoazenElkarrekin Erronka, mugikortasun erronka handizale bat da zeinetan Beasaingo Komunitate osoa inplikatu nahi den, ahalik eta bizilagun gehienek autoa parteka dezaten.
Erronka dibertigarri honen eskutik, ingurumena zaintzeko nahiz erregaiaren kostuaren igoera arintzeko bidaia partekatuen errekorrak hautsi nahi ditugu.
#GoazenElkarrekin erronkarekin, 2.500 CO2 kg isurpen gutxiago, 3256 ordu eta 1.771€ aurreztu nahi ditugu 2023ko Urtarrilaren 31 baino lehen.
Egin behar duzun bakarra da:
1-Erregistratzean BEASAIN22N kodea sartu
2-Jada egin baduzu… Autoa partekatzen hasi zaitezke!
Honakoa hartu behar duzu kontuan:
– 2023ko Abenduaren 15etik Urtarrilaren 31ra partekatutako bidaiak kontuan hartuko dira soilik.
– Beasain jatorri eta jomuga duten bidaia partekatuak kontuna hartuko dira soilik.
-Aplikazioan iruzurrezko erabilera bat atzematen badugu, eginiko bidaiak ez dira kontuan hartuko, eta berehala #GOAZENELKARREKIN erronkatik kanporatua izango da iruzurgilea
Bidaia gehien partekatu dituzten bidaiari eta gidari bakoitzak erronkaren sari nagusia eramango du:
Komunitate osoaren helburua (gorago azaldutakoa) betetzean, partaide guztiak sarituko dira guztion artean partekatzeko sari kolektibo batekin:
Otsailaren 18an Beasainen sarien banaketarako eta komunitate osoak gosari gozo bat partekatu ahal izateko ekitaldia egingo da.
Banakako saria lortu ez arren, kontuan hartu helburua lortu badugu, 2.500 CO2 kg isurpen gutxiago lortu ditugula, beraz, guztiok izango gara erronkaren onuradun nagusiak.
Baina hala ere….Erabiltzaile onena zarela bermatu nahi baduzu, aholku txiki batzuk:
1-Astero begiratu zenbagarren zaren orri honetako zerrendan
2-Lehena bazara, Jarraitu horrela! Eta ez erlaxatu, zeren beste kide ugari zuri lehen postua kentzeko ahaleginetan arituko dira…
3-Lehena ez bazara, Ez kezkatu! Soilik lehenengoari aurrea hartu behar diozu modu oso sinplean: autoa hark baino gehiagotan partekatuz.
Edozein arazo edo zalantza baduzu, jarri harremanetan gurekin app-a erabiliz.
Menu nagusian (hasiera botoia), beheko eskuinaldean zirkulu bat topatuko duzu informazioaren «i» batekin. Hor edozein zalantza kontsultatu edo laguntza eskatzeko idatzi dezakezu.